agenda iraila -2023
Datorren asteazkenean egingo dute San Martin jaiak antolatzeko lehen bilera
Bergarako Udala-k Or, 2023-06-30 12:35-n bidalia
agenda uztaila-abuztua -2023
Kontzertuz betetako egitaraua aurkeztu du udalak uztailerako
Bergarako Udala-k Og, 2023-06-29 11:22-n bidalia
Musika izango du ardatz uztaileko kultur eskaintzak. Hilaren lehen egunean hasi eta denetariko emanaldiak antolatu dituzte. Egitaraua ‘Kokein’ taldearen kontzertuak hasiko du larunbat honetan, Usondo parkean; itxiera, berriz, ‘Sweet Marta & Johhnny Bigstone’ taldeak emango dio uztaileko azken ostiralean, Espoloian.
Egitarau oparoa antolatu du Udalak San Martzial jaietarako
Bergarako Udala-k Og, 2023-06-22 12:37-n bidalia
Datorren ostiralean, ekainaren 30ean, hasiko da San Martzial jaietako egitaraua. Goizeko 07:00etan, kanpai-jotzeak irekiko du eguna eta ordu erdi geroago egingo dute San Martzialera igoera.
Hurrengo egunean, kalejira egingo dute erraldoiek eta bidelagun izango dituzte Elgoibarko eta Arrasateko dultzaineroak eta Bergarako txistulari banda.
Igandean, berriz, alboradarekin hasiko da eguna 09:30ean. San Martzialera igoera 10:00etan izango da, eta 12:00etan hasiko dira trikitilariak eta bertsolariak. Haien ondoren egingo da dantzaldia ohorezko sokarekin eta ohiko aurreskua.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- …
- hurrengoa ›
- azkena »