Eztabaida parte-hartzaile prozesua

Bergarako eta Euskal Herriko aniztasuna eta bizikidetza

ANIZTASUNA:

  • Jatorri desberdineko herritarrak Bergaran eta Euskal Herrian, eta horrek zenbait mailatan eragina eta isla:
  • lan eta ekonomi arloan, identitate kontuetan (kultura eta hizkuntza aldetiko kidetasun sentimenduak)

DEBATE PROZESU BILTZAILE ETA PARTE-HARTZAILEA

NOREN ARTEAN?

  • ERAGILE ETA HERRITARREN ARTEAN, eta DEMOKRAZIA PARTE-HARTZAILEAN oinarritua.

ZERTARAKO?

  • KONPROMISO SOZIAL ETA INSTITUZIONALAK sor daitezen ETA ETORKIZUNEKO ESKU-HARTZEAK BERMATZEKO.
  • Baldintzak sor daitezen ANIZTASUNAREN aitortza Bergarako eta Euskal Herriko ELKATBIZIKIDETZA hobetzeko tresna bilaka dadin.
  • GUTAKO BAKOITZAK GEURE IKUSPEGIAK ETA BIZIPENAK AGERTZEA Zuen historia, zuen errealitate partikular eta espezifikotik abiaturik, zeuek zuzenean sentitu eta bizi duzuenetik.
  • HAUSNARTZEKO, ELKARTZEKO ETA EZTABAIDATZEKO GUNEAK SORTU:
  • ERA OROKORREAN ETA FUNTSEZKO ARLOETAN BANATURIK:
  • Euskara, jatorri hizkuntzak, hezkuntza eta kulturak.
  • Sozioekonomia eta lan harremanak.
  • Internazionalismoa, eta elkarrekiko lankidetza jatorri-herri eta egoitza-herrien artean.
  • Eskubide zibil eta politikoak.
  • Eta generoa eta gazteak modu transbertsalean.

ZER EGINGO DUGU?

  • Denok batera aukerak, erronkak, aberasgarriak eta arazoak aztertuko ditugu, aniztasun eta bizikidetzaren ahalak eta mugak.