Irekita 2014ko Bergarako Aratusteak iragarriko dituen kartel lehiaketa

Lanak aurkezteko azken eguna otsailaren 3 da. Aurkeztutako lanen artetik irabazlea aukeratzeko epaimahai bat osatuko da. Epaimahai honek bozkan %60ko balioa izango du. Herritarrek bozkek, berriz, %40.

Herritarrek bozkatzeko epea otsailaren 5etik 9ra izango da eta webgune honen bitartez eman ahalko da botoa.

Kontsultatu lehiaketan parte hartzeko oinarriak.

Ados teatroaren "Emaztegaiaren semea" antzezlana ATZERATZEA

Bergarako Udalak azaroaren 23rako, larunbata, Ados Teatroa antzerki taldearen Emaztegaiaren semea antzezlanaren 2 saio antolatuta zituen Zabalotegi aretoan.

Dena dela, antzezle batek istripua izan du, eta ebakuntza egin beharko diote.

Hori dela-eta, antzezlan hori 2014ko urtarrilaren 11ra atzeratzea erabaki dugu Bergarako Udalak eta Ados Teatroak. Antzezlanaren saioak ordu berean izango dira, 20:00etan eta 22:30ean.

Era berean, sortutako eragozpenen aurrean barkamena eskatu nahi dizuegu.

Orriak