Gero eta gertuago ditugu Pentekoste jaiak eta baita egun horietako herri bazkaria ere.

Otordu horretan parte hartu nahi dutenek datorren asteko ostegunean, maiatzaren 22an erosi ahal izango dituzte txartelak, arratsaldeko 18:00etan, kulturetxean. Pertsona bakoitzak gehienez 4 txartel hartu ahal izango ditu.

 Gehienez 700 pertsonentzako txartelak aterako dira, bi koloretan 18 urtetik gorakoak eta beherakoak bereizteko. Bazkariaren prezioa, helduentzat zein gazteentzat, 15€ izango da eta horren barruan entsalada, paella tradizionala, goxua (Bergarako gozotegiak egindako postrea), edaria eta kafea sartuko da. 18 urtetik beherakoei ez zaie alkoholik zerbitzatuko antolakuntzatik eta eseri ere leku bereizian eseriko dira.

Pentekosteetako herri bazkaria ekainaren 9an izango da, 14:30etan, San Martin plazan. Euria egingo balu, Labegaraietako kiroldegian egingo da.

 

Arloa: