Aste honetan arlokako lantaldeen bilerei emango zaie amaiera. Arlokako lantaldeen bi bilera egin ostean, herritarren bilerei ekin zitzaien urtarrilean eta orain amaiera emango zaio arlokako lantaldeekin. Bilera guzti hauetan Bergarako gaur egungo egoera zehazten saiatu dira partehartzaileak, guztiak hiru eremutan banatuta (landa eremua, herrigunea eta inguruko auzoak). Guztira 110 lagun inguruk parte hartu dute bileretan.

Bilera horretan egindako ekarpen eta iritziekin diagnostiko bat egin da eta ondorengo zenbait ikuspegi azaldu dira:

Bizitzeko tamaina egokia du herriak, baina azken urteetako populazioa jeitsierak kezka sortu du.

Herriaren kokapena egokia dela uste dute, aukera berrietarako ate izan daitekeena.

Herriaren indargune nagusienetako bat ondare arkitektoknikoa dela ondorioztatu da.

Herdoiltze-zantzuak sumatu daitezke: herri giroan, herri dinamikan, lidergo gaitasunean, elkartegintzan, ekonomian, etab.

Elkarlaneko kulturaren falta ikusi da: elkarteen koodinazio eta kohesio falta (ekonomian, hezkuntzan,).

Euskaltasunak pisu nabermena du herrian, baina herritarrak arduratuta daude euskararen erabilerari dagokionez.

Hale ere, diagnostiko osoa ikusi nahi duenak aukera izango du Udaltzaingoaren bulegoan eskuratzeko edo hemen Klik eginez.