Capoeira saio irekia udako kanpainan izena emateko
admin-k Or, 2013-06-07 09:28-n bidalia
Bergarako Udal Kirol Zerbitzuak abian du 2013ko uda kanpaina. Ia 40 jarduera/ordu eskaintza ezberdin egin dira eta eskaintza berrien artean Capoeira dago. Capoeira zer den jakiteko, egokiena frogatzea da, eta horretarako saio irekia antolatu du Kirol Zerbitzuak capoeira emango duen Senzala Euskadi Capoeira taldearen eskutik. Ekainaren 15ean, 12:00etan izango da Agorrosinen.
