Ikastaroa: Nola erabili laguntza teknikoak mendekotasuna duten pertsonekin
admin-k Az, 2013-04-03 11:02-n bidalia
Saio bakarreko ikastaroa izango da, apirilaren 19an. Izena emateko azken eguna apirilaren 15a izango da.
Funtzionaltasun arazo desberdinak dituzten pertsona mendekoekin laguntza teknikoak nola erabili ikasteko saioa izango da datorren apirilaren 19an, ostirala. Ikastaroa doakoa izango da.
Oro har, adineko pertsonaren baten zaintzaile diren pertsonei (seme-alabak, senar-emazteak...) zuzenduta dago Sendian programaren baitan emango den formazio saio hau. Guztira 15-20 pertsonak parte hartu ahalko dute.