Doako bisita gidatuak irailaren 14an eta 15ean

Irailaren 14, larunbata, San Pedro eleizara izango da bisita. 15ean, igandea, Bergarako Alde Zaharrean zehar.

Europako Ondare jardunaldiekin bat eginez, iralaren 14ko eta 15eko bisita gidatuak doakoak izango ditugu Bergaran. Lehen egunean, 14an, San Pedro eleizara egingo da bisita, igandean, berriz, Bergarako Alde Zaharrean zehar.

Bisita hauetan parte hartzeko derrigorra izango da Turismo Bulegoan izena ematea. Informazio gehjiago Bergara Turismo orrialdean.

Taller “control de gestión en la microempresa” para personas promotoras y pequeñas empresas

Tendrá lugar el 30 de septiembre en la Mancomunidad Debagoiena.

Con el objetivo de fomentar el autoempleo Debagoiena Mankomunitatea ha organizado una serie de sesiones y talleres dirigidas a pequeñas empresas y personas promotoras a lo largo de 2013. El próximo encuentro, que tendrá lugar el 30 de septiembre, versará sobre "control de gestión en la microempresa".

“Kudeaketaren kontrola mikroenpresetan” tailerra sustatzaile berrientzako eta enpresa txikientzako

Irailaren 30ean izango da Debagoieneko Mankomunitatean.

Debagoieneko Mankomunitateak promotore berriei zuzendutako hainbat saio eta tailer antolatu ditu 2013n zehar, autoenplegua sustatzeko helburuarekin. Hurrengoa irailaren 30ean izango da “Kudeaketaren kontrola mikroenpresetan” gaia ardatz hartuta.

Ikastaroak 5 orduko iraupena izango du eta Bultz-lan enpresako kideek emango dute.

Irailaren 24an bukatzen da Film Laburren Bergarako Lehiaketan lanak aurkezteko

Ondoren, urriaren 25ean proiektatuko dira lehiaketara aurkeztutako lan guztiak.

Hiru urteko etenaldiaren ondoren, Bergarako Udalak berriz antolatuko du film laburren lehiaketa. Aurtengoa lehiaketa antolatzen den 5. aldia izango da. Lehiaketan bailarako herritar guztiek har dezakete parte. Oinarriak azpian.

Azken egunak euskara ikasteko edota ikasketa osagarriak euskaraz egiteko diru-laguntzak eskatzeko

2012-2013 ikasturtean edota 2013ko udan egindako ikastaroengatiko diru-laguntza eskaerak 2013ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako Udaleko erregistro orokorrean.

Ohikoa den bezala, 2013n ere euskara ikasteko eta ikasketa osagarriak euskaraz egiteko diru-laguntzak emango ditu Bergarako Udalak. Diru laguntza hauek hiru motatakoak izango dira:

Udal Gobernu Taldeak bat egiten du lan istripuan Bergaran izandako heriotza salatzeko elkarretaratzeekin

Astelehen honetan 44 urteko gizonezkoa zendu da Bergaran lan istripuan, Abiadura Handiko Trenaren lanetan ari zela makina batek azpian harrapatuta.

Ezbehar honen aurrean Bergarako Gobernu Taldea osatzen dugun pertsonok gure doluminik zintzoenak iritsi arazi nahiko genizkieke bere familiari eta hurbilekoei.

Orriak