Gogoratu!! Atera eta bidali argazkiak udal egutegirako, 25an aurretik

• Gaia: URA

• Edozein lekutan ateratakoak, Bergara-rekin loturaren bat eskatzen da

• Irailaren 25erarte epea zabalik

• Aukeratuak ordainduak izango dira

Bergararron artean ezaguna denez Udaleko Euskara batzordeak hainbat urte daramatza gure herriari eta tradizioei buruzko argazkiz eta informazioz osatutako egutegia kaleratzen.

Azken urteotan herritarren argazkiekin osatu izan da egutegia eta, aurten ere, 2015ko eguteagiari begira, deialdi irekia da.

3an, iraileko lehen eguazteneko azoka Oxirondon, parrillada eta guzti

• Bertako baserriko produktuak seietatik bederatzietara

• Irailean gure ortuak beteen

• 19etan Baratzeko Onenarekin parrillada

Datorren eguaztenean, irailaren 3an, hileko lehen eguazteneko azoka egingo da Oxirondon. Betiko moduan, arratsaldeko seietan hasi eta bederatziak arte iraungo du.

Orriak