Jarduera Ekonomikoen gaineko zergaren 2014ko ordainketa, urriaren 1etik azaroaren 10era

UDAL DIRU-BILKETA

 

 

KOBRANTZA IRAGARKIA

 

HUTSEN ZUZENKETA

 

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu, Jarduera Ekonomikoen gaineko zergaren 2014ko erreziboak ordaintzeko  epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

 

Epea:

Ø        2014ko urriaren  1etik 2014ko azaroaren 10era

 

Lekuak eta medioak:

82 urtetik gorakoak bizi diren 342 etxebizitzetan sute arriskuak eta premia sozialak aztertu ditu udalak

 

    .397  ke-detektagailu jarri dira

    .premien zerrenda egin da

    .urritik abendura lanekin jarraitzeko deia egiten da 16.000€ko aurrekontuarekin (La Caixaren 6000€ko laguntza izango du programak)

 

Udalak, 82 urte gora izan eta bakarrik edo 65 urte baino gehiago dutenekin bizi diren etxeen azterketa egin du, sute arriskuak eta premia sozialak aztertzeko. Aurtengo azken hiru hilebeteetan lanakin jarraitzeko deia luzatu du

 

Bergaran Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP 2014-17) onartu du Udalbatzak

Bergarako Udalbatzak atzo, irailaren 29an, onartu zuen, aho batez, herrian Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP 2014-17). Dokumentu horretan jasotzen dira herriko esparru bakoitzean (familian, merkataritzan, kirolean…) euskara sustatzeko bideratuko diren egitasmoak.

Bihar, hileko lehen eguazteneko azokan, kalabaza dastaketa

Kalabaza protagonista dela, hileroko lehen eguazteneko azoka bihar ospatuko da, urriaren 1ean, eta bertan kalabaza krema dastatzeko aukera izango da.

Azoka, hilero moduan, Oxirondon egingo da arratsaldeko seiretatik bederatziretara bitartean. Baserriko eta bertatko produktuen gain umeentzako tailerrak ere egongo dira. 

Orriak