Errenta aitorpena euskaraz

Bergarako Udalak, UEMArekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian. Honen bitartez, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi da. Bide horretan, errenta aitorpena euskaraz eginda euskarari bide berriak irekitzeaz gain, administrazioaren beraren euskalduntzea ere bultzatzen da.

Mugikortasun arazoak dituzten pertsonek aldi baterako erabiltzeko hainbat laguntza-tresna erosi ditu Bergarako Udalak

  • Tartean aurkitzen dira oheak, pertsonak mugitzeko garabiak edota dutxarako eserlekuak bezalako elementuak.
  • Guztira  9.500 € inguruko inbertsioa egin du Udalak elementu hauek herritarren eskura jartzeko.
  • Laguntza/tresna hauek lehendik Udalak dituenak osatzen dituzte.

CAF-ELHUYAR sari banaketa Bergarako Errekalde Jauregian

Errekalde Jauregia

Apirilaren 10ean, 18:00etan, CAF-ELHUYAR sari banaketa egingo da Errekalde jauregian.

Horretaz gain, aukera izango da Elhuyar anaien lana ezagutzeko, baita Bergarako "Laboraturium" museoa izango denaren aurrerapentxo bat ere, izan ere, jauregi honek hartuko du Bergarako "Laboratorium" museoa bere hastapenetan.

 

Orriak