Aste Santuan udal zerbitzuak murriztuko dira
Bergarako Udala-k Al, 2019-04-15 12:23-n bidalia
Bergarako Udala-k Al, 2019-04-15 12:23-n bidalia
Bergarako Udala-k Al, 2019-04-15 10:51-n bidalia
Bergarako Udala-k Or, 2019-04-12 11:15-n bidalia
Bergarako Udala-k Az, 2019-04-10 13:00-n bidalia
Bergarako Udala-k Az, 2019-04-10 11:14-n bidalia
Deialdian parte hartu nahi duten pertsonek, onartuak izateko, ondoren aipatuko diren baldintza guzti hauek bete beharko dituzte, bat bera ere uzteke:
a) Nazionalitate espainiarra edukitzea
b) Indarrean dagoen araubidearen arabera, desgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sartuta ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
c) Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo baliokide den titulua izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, titulua homologatuta dagoela dioen ziurtagutunaren jabe izatea.
d) Gizonek gutxienez 1,65 metroko garaiera eduki behar dute; emakumeek, berriz, 1,60koa. Baldintza hori hala eskatzen zaien unean egiaztatuko da.
e) B motako gidabaimena izatea.
f) Euskarako 2. hizkuntza-eskakizuna izatea. Baldintza hori dagokion ziurtagiria ekarriz egiaztatuko da; edo bestela, oposizio-aldiaren baitan bertan horretarako azterketa bat eginez.
g) Euskal Herriko polizia prestatzeko eta aukeratzeko araudia onartzen duen 315/1994 Dekretuaren eranskinean aipatzen diren arrazoi medikoen bazterketen laukian ez agertzea. Hori dagokion momentuan egiaztatu beharko da bidezkoa den azterketa medikoaren bidez.
h) Dolozko delituren bat egiteagatik kondenatua ez izatea; Administrazio Publikoko zerbitzutik zigor-espediente bidez botatakoa ez izatea eta funtzio publikoan aritzeko desgaitzerik ere ez izatea. Halaber, arau penalen eta administratiboen arabera, errehabilitatzeko onura aplikatuko da.
i) Euskal Herriko Poliziaren kidego baten sartzeko aukeraketa-prozesuren batetik falta larri edo oso larriren bat egiteagatik kanporatutakoa ez izatea, salbu eta bazterketa adierazpenaren egunetik kontatuta preskripzio-denboraren beste horrenbeste denbora igaro bada.
Izangaiek beteta eduki behar dituzte baldintza horiek deialdian onartuak izateko eskabideak entregatzeko epea amaitu baino lehen (f puntua izan ezik), eta lanpostuaz jabetu arte bete.
Hala ere, prozeduraren edozein unetan, epaimahaiak jakinez gero izangaietako batek ez dituela betetzen deialdiak eskatzen dituen betekizunak edo baldintzak, prozeduratik kanpo geratuko litzateke, interesdunari entzun eta gero, eta hautaketa-prozesua deitu duen agintaritzari egun horretan bertan emango zaio horren berri.
Eskabideak
Eskaerak behar bezala beteta aurkeztu behar dira ondorengo leku hauetako batean:
a) B@Z zerbitzuan (San Martin Agirre plaza 1, 20570 Bergara). Ikus zerbitzuaren egutegia
b) Bergarako Udaleko erregistro elektronikotik (www.bergara.eus, egoitza elektronikoa).
c) Posta-bulegoetan. Horrelakoetan, betiere aurkezpen-epearen barruan, eskabidea gutun-azal ireki batean aurkeztu behar zaio Postetxeko funtzionarioari, hark eguna eta zigilua jarri eta ziurtatu ahal dezan. Horrela bakarrik ulertuko da eskariak Postetxearen bulegoan entregatu ziren egun berberean sartu zirela Udal Erregistroan. Eskabidea bera da zigilatu beharrekoa.
d) Aplikagarria den araudiak dioen beste edozein eratan.
Bergarako Udala-k Al, 2019-04-08 14:51-n bidalia
Bergarako Udala-k Og, 2019-04-04 17:37-n bidalia