Ipintza futbol zelaiko berdegunea aldatuko du Bergarako Udalak

Bergarako Udalak Ipintza futbol zelaiko belar artifiziala aldatu eta ekipamenduzko hainbat hobekuntza egingo ditu, eta, horretarako, lanak lizitaziora atera ditu dagoeneko. Guztira, 230.000 euroko partida jarri du proiektu honetarako, eta, udal teknikarien arabera, lanak udan garatuko lirateke.

Deba eta Urola erreketako enbor eta adarrak kendu ditu Bergarako Udalak

Bergarako Udaleko Lorezaintzako lan taldeak Deskarga eta Deba ibaietako zubi gehienetan zeuden enborrak eta adarrak erretiratzen aritu dira aste honetan. Enbor eta arrama hauek oztopo bezala ziarduten erreken jarioan, ura zubietako ‘begi’ artetik igarotzeko zailtasunak eraginez.

Udaleko teknikarien esanetan, oso lan teknikoa izan da, bitarteko bereziak behar zituelako. Dena den, langileen eskarmentuari esker lana modu egokian bideratu da. Bestalde, udal ordezkariek lan hauek eragindako eragozpenengatik barkamena eskatu diete herritarrei.

Orriak