Zer da permuta eta zergatik egingo da?
komunikazioa-k Or, 2014-09-05 09:13-n bidalia
Bergarako plazan Gipuzkoako eraikinik esanguratsuenetarikoa kokatzen da, Errege Seminarioa, bertan izan ziren Ilustrazio garaian ikerlari famatuak eta bertatik bideratu zen hein handi batean Gipuzkoaren berpizkunde ekonomiko eta kulturala.
Harrezkero, urte luzeetan zehar, Errege Seminarioa estatuarena izan da, nahiz eta erabiltzaile nagusiak Aranzadi ikastola eta UNEDa izan diren. 2008an Espainiako estatuak UNED-Bergara Fundazioari saldu zion eraikina eta honek Aranzadi ikastolari berak zerabilen zatia utzi zion 75 urtetarako.

