Bergarako Udala-k Ig, 2017-04-30 13:34-n bidalia
Bergarako hikaz berba egiten ikasi nahi duenak aukera aproposa izango du maiatzean Udaleko Euskara sailak eta Jardun elkarteak antolatutako ikastaroari esker. Hemen xehetasunak;
-
8 orduko ikastaroa, 4 egunetan banatuta, 2017ko maiatzean.
-
Ordutegia: arratsaldeko 6:30etik 8:30era.
-
Tokia: Bergarako Udal Euskaltegia (Barrenkalea, 33. Irizar jauregia).
-
Norentzat? Euskaraz berba egiten jakin eta Bergarako hitanoa ikasteko edota praktikatzeko interesa duen edozeinentzat.
Izena ematea eta matrikula:
-
2017ko maiatzaren 5a baino lehen eman behar da izena.
-
Ikastaroan parte hartzeko 10 euro ordaindu behar da.
-
Izena emateko Udal Euskaltegira deitu (943-764453) edota “Izena emateko txartela” bete eta Udal Euskaltegira (Barrenkalea 33, Irizar jauregia) eraman.