Korrika 20 abian da jada. Euskal Herritik badoa poliki-poliki euskararen aldarria egiten eta Bergaran ere izango dugu gure artean larunbatean. Aurretik, ordea, Korrika Txikiak igaroko ditu herriko kaleak bihar, ostiralean. Bergarako Udalak bat egiten du Korrikarekin eta kilometroa erosi du. Lekukoa Bidekurutzetan (Lasa Zaharrean) hartuko du 0:46ak inguruan eta Espoloiraino eramango du. Era berean, dei egiten die herritar guztiei, euskararen aldeko jai honetan aktiboki parte har dezaten; “Bergara osoak euskararen aldeko aldarri bateratua egiteko gonbidapena egiten dugu, izan ere, BATZUK izanda, ASKO izango gara!”

Hona hemen bi egunetako egitaraua;

Apirilak 7, ostirala

15:15ean hasita, KORRIKA TXIKIA

Ibilbidea: San Martin ikastetxea, Boni Laskurain, Matxiategi (azoka paretik), Migel Altuna paretik Ibargaraira, Ertzaintzaren pareko aldapatik gora, Espaloia,  San Pedro kalea, Arruriaga, Barrenkalea eta Gazpar tabernaren ondotik Irala kalean AMAIERA.

Oxirondoko azokan:

·        17:30ean txokolatea, nahi duten guztientzako.

·        18:00etan Moises Aspiazu dantza taldekoen erakustaldia

·        17:30etik 19:00etara umeentzako jolasak azokan edo kanpoan (eguraldiaren arabera)

Arratsaldeko 19:00etatik aurrera 16 urtetik gorakoentzako euskararen aldeko gimkana  Errotalde parkean hasiko da (izen ematea: Arrano eta Ganbara tabernatan).

9:30etan afari-merienda Kartzela Zaharrean (izena emateko azken eguna osteguna, apirilak 6. Idatzi: bergarakogaztemugimendua@gmail.com)

11etan Kalejira Kartzela zaharretik Amillaga aldera. Ondoren, beroketa jolasak Amillagan.

Apirilak 8, larunbata

00:22an KORRIKA sartuko da Osintxutik

Ibilbidea: Osintxu, Amillaga, Lizaria, Mugertza, Zubieta, Masterreka, Barrenkalea, San Martin plaza (00:40), Bidekurutzeta, Mintegi, San Antonio eta Urteagatik Antzuolaruntz irtengo da.

Arloa: