Azalpena: 
Sinopsia Bi kontalari. Helburu bat: Don Pedroren etxera iristea. Ibilbide horretan hiru istorio: “LOTURA”, “PAPEREZKO ARROSA” eta “SORGINDUA”. Hiru errealitate ezberdin hauen atzean, lotzen dituen zerbait dago: gizakiaren degradazioan eta deformazioan sakontzeko beharra. Ikusleak Electus itsua eta Maria Virula izango ditu bidai lagun, Valle-Inclánen “Lukurreria, Lizunkeria eta heriotzaren errataula” honetan. Eromen Produkzioak Eromen Produkzioak Zestoako Interpretazio Eskolatik sortutako proiektua da. Eskola horretako ikasleek, hiru urteko ikasketa prozesu baten ondoren, eta Amancay Gaztañaga aktore eta irakaslea zuzendari zutela, antzerki talde bat martxan jartzea erabaki zuten 2014an, eta hala jaio zen Eromen. Dagoeneko honako antzezlanak taularatu dituzte: 'Uda gau bateko ametsa', William Shakespearerena, 'Artza', Anton Chejovena, 'Ernesto Izatearen Garrantzia', Oscar Wildena, eta 'Lukurreria, lizunkeria eta heriotzaren erretaula', Ramon Maria Valle Inclanena. Fitxa Artistikoa Zuzendaritza eta dramaturgia: Amancay Gaztañaga Testua: Valle-Inclán Itzulpena: Amancay Gaztañaga Aktoreak Electus: Ainhoa Casina Maria Virula: Amaia Odriozola Neskatoa: Maialen Kortadi Raposa: Manolo Gaztañaga Txorroskileroa: Ruben Larrañaga Bentaria: Esti Elduaien Judutarra: Anne Uria Musa: Lorea Alberdi Disa: Leire Egaña Oheari lotua/Floriana: Ane Arenas Simeon Julepe: Mikel Ibarguren Alabak: Maria Blanko eta Anne Uria Navora: Marije Izeta Junoko Juana: Goizane Barroso Rosa Galans: Anne Uria Mauriña: Maria Blanco Anxelo: Ruben Larrañaga Don Pedro: Manolo Gaztañaga Malvin: Maialen Kortadi Isoldina: Ane Arenas Txori Txiki Jauna: Esti Elduaien Musika: Eñaut Gaztañaga Argi diseinua: Joel Crespo Espazio eszenikoa: Amancay Gaztañaga, Jose Luis Odriozola eta Eromen Produkzioak Kartelaren diseinua: Josu Torrealday Argazkia: Mattin Saldias
Eguna eta ordua: 
Azaroak 8, Igandea, 19:00etan
Antolatzailea: 
Kultura zerbitzua
Non: 
Zabalotegi aretoa
Prezioa: 
8.00 €