Descripción:
Sinopsia
Bi kontalari. Helburu bat: Don Pedroren etxera iristea. Ibilbide horretan hiru istorio: “LOTURA”, “PAPEREZKO ARROSA” eta “SORGINDUA”. Hiru errealitate ezberdin hauen atzean, lotzen dituen zerbait dago: gizakiaren degradazioan eta deformazioan sakontzeko beharra.
Ikusleak Electus itsua eta Maria Virula izango ditu bidai lagun, Valle-Inclánen “Lukurreria, Lizunkeria eta heriotzaren errataula” honetan.
Eromen Produkzioak
Eromen Produkzioak Zestoako Interpretazio Eskolatik sortutako proiektua da. Eskola horretako ikasleek, hiru urteko ikasketa prozesu baten ondoren, eta Amancay Gaztañaga aktore eta irakaslea zuzendari zutela, antzerki talde bat martxan jartzea erabaki zuten 2014an, eta hala jaio zen Eromen. Dagoeneko honako antzezlanak taularatu dituzte: 'Uda gau bateko ametsa', William Shakespearerena, 'Artza', Anton Chejovena, 'Ernesto Izatearen Garrantzia', Oscar Wildena, eta 'Lukurreria, lizunkeria eta heriotzaren erretaula', Ramon Maria Valle Inclanena.
Fitxa Artistikoa
Zuzendaritza eta dramaturgia: Amancay Gaztañaga
Testua: Valle-Inclán
Itzulpena: Amancay Gaztañaga
Aktoreak
Electus: Ainhoa Casina
Maria Virula: Amaia Odriozola
Neskatoa: Maialen Kortadi
Raposa: Manolo Gaztañaga
Txorroskileroa: Ruben Larrañaga
Bentaria: Esti Elduaien
Judutarra: Anne Uria
Musa: Lorea Alberdi
Disa: Leire Egaña
Oheari lotua/Floriana: Ane Arenas
Simeon Julepe: Mikel Ibarguren
Alabak: Maria Blanko eta Anne Uria
Navora: Marije Izeta
Junoko Juana: Goizane Barroso
Rosa Galans: Anne Uria
Mauriña: Maria Blanco
Anxelo: Ruben Larrañaga
Don Pedro: Manolo Gaztañaga
Malvin: Maialen Kortadi
Isoldina: Ane Arenas
Txori Txiki Jauna: Esti Elduaien
Musika: Eñaut Gaztañaga
Argi diseinua: Joel Crespo
Espazio eszenikoa: Amancay Gaztañaga, Jose Luis Odriozola eta Eromen Produkzioak
Kartelaren diseinua: Josu Torrealday
Argazkia: Mattin Saldias
Día y hora:
8 de Noviembre, Domingo a las 19:00
Organizador:
Kultura zerbitzua
Ubicación:
Zabalotegi aretoa
Precio:
8.00 €