TAUN TAUN TEATROA
TXIO TXIOKA txotxongilo emanaldia
Bernardo Atxagak, Txitoen istorioa izeneko kontakizun bat idatzi zuen. Zinea oso gustoko zuten txito batzuen istorioa da. Zinemara joan gabe gelditu baino, nahiago izaten zuten tripa hutsik, jan gabe gelditzea. Primera filan eserita, pantailako argiak pizten zirenerako, gosea guztiz ahaztua izaten zuten. Familia honentzat, zinea munduko gauzarik zoragarriena zen eta, batez ere, Bakarty James izeneko pertsonaia. Orain Taun Taunek istorio txiki hau aurkezten dizuet, eta noski, amaiera asmatzea zuen eskuetan dago.
Osagaiak:
- 2 oilo: - ama oiloa (Klotilde)
- izeba oiloa (Tapioka)
- 3 txito: - Pio, Txiton eta Txima
- 5 arrautza: - anonimoak
- hainbat zilueta: - mutikoa, neskatoa, bihotza, lorea, “superman”, etxeorratza, jaoiberria, kamioia, leherketa, bakeroa, zuhaitza,eta zaldia.
-2 ikusle: - emakumezkoa eta gizonezkoa
- bakeroa: - Bakarty James
Fitxa teknikoa:
Aktoreak: -Iñaki Mata
-Itsaso Azkarate
-Karlos Odriozola
Zuzendaritza: -Iñaki Mata
Argia: -Santi Ezkurra
Soinua: -Xabier Labaien