Descripción: 

TAUN TAUN TEATROA

TXIO TXIOKA txotxongilo emanaldia

Bernardo Atxagak, Txitoen istorioa izeneko kontakizun bat idatzi zuen. Zinea oso gustoko zuten txito batzuen istorioa da. Zinemara joan gabe gelditu baino, nahiago izaten zuten tripa hutsik, jan gabe gelditzea. Primera filan eserita, pantailako argiak pizten zirenerako, gosea guztiz ahaztua izaten zuten. Familia honentzat, zinea munduko gauzarik zoragarriena zen eta, batez ere, Bakarty James izeneko pertsonaia. Orain Taun Taunek istorio txiki hau aurkezten dizuet, eta noski, amaiera asmatzea zuen eskuetan dago.

Osagaiak:

- 2 oilo:           - ama oiloa (Klotilde)

                        - izeba oiloa (Tapioka)

- 3 txito:        - Pio, Txiton eta Txima

- 5 arrautza:  - anonimoak

- hainbat zilueta:      - mutikoa, neskatoa, bihotza, lorea, “superman”, etxeorratza, jaoiberria, kamioia, leherketa, bakeroa, zuhaitza,eta zaldia.

-2 ikusle:        - emakumezkoa eta gizonezkoa

- bakeroa:                  - Bakarty James

Fitxa teknikoa:

Aktoreak:                    -Iñaki Mata

                                   -Itsaso Azkarate

                                   -Karlos Odriozola

Zuzendaritza:    -Iñaki Mata

Argia:                          -Santi Ezkurra

Soinua:                        -Xabier Labaien

 

Día y hora: 
18 de Enero, Domingo a las 18:00
Organizador: 
Kultura zerbitzua
Ubicación: 
Zabalotegi aretoa
Precio: 
4.00 €