Bergarako Udalak, Eusko Jaurlaritzaren eta Biltzen elkartearen laguntzarekin atzerritartasuneko araudiari buruzko informazio saioa atolatu du.

Saioa maiatzaren 7an, astezkenean, alegia. Lekua eta ordua, berriz, Irizar Jauregiko azken solairuko gelan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Bertan, Eusko Jaurlaritzako Biltzen Zerbitzuko legelari batek atzerritartasun legeari buruzko alderdiak jorratuko ditu: bizitzeko eta lan egiteko baimenak, berritzeak, familiak elkartzea, ikasketa egonaldiak, nazionalitatea eskuratzea, zigorrak, kanporatzeak...


Norentzako da?

Atzerritarrei zein atzerriko pertsonekin harremanetan dauden eta atzerritartasun kontuetan informazioa behar duten herritar guztiei dago zuzendu.