Non: 
Udaletxeko pleno aretoa
Hizlaria: 
Pedro Miguel Etxenike
Antolatzailea: 
Jakiunde
Eguna eta ordua: 
Apirilak 3, Osteguna, 19:00etan
Prezioa: 
0.00 €

Pedro Miguel Etxenike hizlari

Hitzaldiaren izenburua: “Txikitik handira, sinpletik konplexura. Baliorik gabeko zientziaren goieneko balioa”.

  • Hizlaria: Pedro Miguel Etxenike Profesorea, Jakiunde, Donostia International Physics Center (DIPC) y Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).
  • Hizlariaren aurkezlea: Jesus M. Ugalde, Jakiunde, Donostia International Physics Center (DIPC) y Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).
  • Lekua: Bergarako Udal batzar aretoa.

 

Higgs Bosoiaren Aurkikuntza eta gure enpresak

Higgs Bosoiaren aurkikuntza aspaldiko zientzia aurkikuntzarik handienetarikoa eta mediatikoena ere, izan da. Ezin da ukatu aurkikuntza honek Unibertsoa, alegia: materia eta denbora, modu osoenean azaltzen duen teoria, Eredu Estandarra izenekoa, ia erabat finkatzeko izan duen garrantzia. Ezin da ukatu Higgs bosoiaren ideiaren erakargarritasun estetikoa; Unibertsoa guztiz permeatzen duen eremu bat, zeinen kitzikapenak Higgs Bosoiak diren, eta zeinek beste partikula elementalekin interakzionatzen duenean hauetariko bakoitzari duen masarekin hornitzen dion. Amaitzeko, ukaezinak dira, era berean, aurkikuntza honek eragingo dituen inplikazio filosofikoak eta eztabaida ontologiko/epistemologikoak.

Aurkikuntza honetan funtsezkoak izan dira Higgs bosoia antzemateko erabilitako tresna zientifiko itzelak. CERN-eko hadroien talkagailu handia (Large Hadron Collider, LHC) ez da nolanahiko aparailu zientifikoa. LHC azeleragailua -271.3º-tan lan egiten duen 27 kilometroko elektroiman supereroaleek osatutako eraztuna da eta Suitza eta Frantzia artean zulatutako túnel batean dago, Ginebratik gertu. 1995ean hasi zen trasna erraldoi honen eraikuntza eta 2.000 milioi euro balio izan du azpiegiturak, esperimentuak egiteko 190 milioi euroko kopuruaz gain. Bestalde, urteko 220 milioiko aurrekontua du ordenadoreentzako eta datuen artxibaketarako, eta horri 18 milioi euro gehitu behar zaio elektrizitatea ordaintzeko. 2012ko datuen arabera, LHC azeleratzailearen urteko aurrekontua 765 milioi euro ingurukoa da.

Hortaz, Higgs bosoiaren aurkikuntza zientzia anitzen eta azeleratzailea eraiki duen industriaren arteko talde-lanaren fruitua da. Elkarlanaren garaipena. Natur zientziak, (super)konputazio zientziak, ingeniaritza mota ia guztiak, eta antolakuntza ingeniaritzaren arteko ahalegin bateratua. Halere, egitasmo zientifiko guztiei gertatzen zaien bezala, galdera gehiago sortu ditu erantzun dituenak baino, nahiz eta “ezagutzaren industria” delakoei etorkizun oparoa zabaldu dien.

Testuinguru honetan, Euskal Herriko hainbat enpresa protagonista “ezkutuak” izan dira Higgs bosoiaren aurkikuntzan. Hala nola, Elay Taldeak hainbat pieza egin ditu CERNeko LHC azeleratzailearentzako. Honek, Euskal Herriaren teknologia puntaren puntan jartzen du.

Jardunaldiaren xedea teknologia hori posible egiten duten langileei honen guztiaren berri ematea da. Horretarako bi hitzaldi antolatu ditu Jakiundek, lehenengoa Elay taldearen tailerrean izango da, Antzuolan, bertako langileei zuzenduta eta partikulen tunel azeleratzailea eta ATLAS, CMS, etab. detektatzaileak zer diren azalduko da. Bigarren hitzaldia Bergarako Udal batzar aretoan eskainiko da eta herritarrei irekia izango da. Bertaratuek ezagutza zientifikoaren garrantzizko balioari buruzko hitzaldian parte hartu ahal izango dute.