Emakumearen bizimodua, eginkizunak eta eguneroko bizitza, argazki eta objektuen bidez, erakustea du helburu erakusketa honek.

Edukia: Zazpi argazki-panel, Ekin Emakume Elkarteak egindakoak; Debagoieneko argazkiak dira. Horretaz gain, Bergarako Udal Artxiboak gure herriko argazkiak eta objektuak gehitu ditu. Azkenik, Badihardugu elkarteak emakumearen inguruan egindako ikus-entzunezko bideo didaktikoa jarriko da.

Bergarako berezitasunetako bat herrian izan dugun industria-mota da: ehungintza. Bertan emakume askok lan egiten zuen, beste lantegietan ez bezala.

Erakusketa hau Udalak duen Berdintasun Planean txertatzen da. Udal Artxibotik emakumearen presentzia eta lana begibistaratu nahi izan dugu, gerra zibilaren eta frankismoaren garaian emakumea nola bizi zen azaltzeko eta orduko gizartea nolakoa zen ezagutzeko. Ildo beretik, “Lan eta lan emakumea Bergaran” ikerketa-lana egin eta argitaratu berri da. Eta jasotakoa irakaskuntzan erabili ahal izateko ikus-entzunezko bideo didaktikoa ere egin da.

Non: 
Aroztegi aretoa
Ordutegia: 
Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30 / Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 / Igandeetan: 12:00-14:00
Noiztik noiz arte: 
Martxoak 7, Ostirala -tik Martxoak 23, Igandea -ra
Egilea: 
Bergarako Udal Artxiboa