ogarro-k Al, 2014-02-24 00:00-n bidalia
Erramu Zapatuko feria dela eta, 2014ko apirilaren 12an, bi txosna jarriko dira Bergaran: San Martin edo Munibe plazan eta bestea Seminarioko patioan. Bi txosna horietako bakoitzaren esplotazioa arautuko duten baldintza pleguak azpian daude eskuragarri.
Interesa duten Bergarako irabazi asmorik gabeko entitate edo elkarteek 2014ko martxoaren 14ko 13:00ak arte dute eskaerak aurkezteko epea.
Eskaera orriak eta Baldintzen Plegua Bergarako Udaletxeko Idazkaritzan edo zein azpiko esteken bitartez lor daitezke:- Jaitsi Euskal Labela duen hanburgesa pintxoa sukaldatzeko eta saltzeko txoznaren esplotazioa arautzen duen plegua (San Martin plazan edo Munibe plazan egongo dena).
- Jaitsi Taloak salduko dituen txoznaren esplotazioa arautzen duen plegua (Seminarioko patioan egongo dena).