Udal honek Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzeko apirilaren 2ko 7/85 Legearen 25. artikuluan aurreikusitakoari, eta honekin zerikusia duten gainontzeko lege-arauei jarraituz arautzera doa Udalak asfaltoz edo hormigoiz zolatutako baserri-bideen denontzako erabilera berezia; horrela, ibilgailu astunek (batez ere lurra, egurra, enbor-zatiak eta beste material batzuk garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailuek) pasatzerakoan eragiten duten egoera txarra ekiditeko asmoz.
Arau honek udalerri osoan udalak asfaltoz edo hormigoiz zolatutako baserri-bide guztietan izango du indarra. Bide guzti horien zerrenda Udaletxean egongo da, interesatuen eskura
Deskargatu testu osoa: