Bergarako Udalak jakinarazi duenez, 2026ko uztailaren 5ean ospatuko den San Martzialgo erromeria dela eta, herritarrek mahaiak eta aulkiak alokatzeko aukera izango dute.

Mahai eta aulkiak alokatzeko eskaerak honako egun eta ordutegietan egin ahal izango dira:

  • Ekainak 17 eta 24 (asteazkenak)
  • 17:30etik 19:30era
  • Lekua: Seminarixoko leihatila

Alokairuaren prezioa 25 eurokoa izango da, eta barne hartzen ditu mahai 1 eta 8 aulki.

Baldintza nagusiak:

  • Eskaera bakoitzeko gehienez 5 mahai eskatu ahal izango dira.
  • Mahai bakoitzeko gehienez 8 aulki.
  • Fidantza:
    • Gehienez 3 mahairen kasuan: 150 euro
    • 4 edo 5 mahai eskatuz gero: 300 euro

Materialaren banaketa eta itzulketa:

  • Jasotzea:
    • Uztailak 4 (larunbata)
    • 17:00–20:00
    • Lekua: San Martzialgo kanparako sarrera
  • Itzultzea:
  • Uztailak 5 (igandea), erromeriaren ondoren
  • 18:30–20:30
  • Lekua: San Martzialgo kanparako sarrera

Materiala entregatzean, Udalak zigilua jarriko du. Horretarako, ezinbestekoa izango da alokairua egiterakoan jasotako agiria aurkeztea.

Fidantzaren itzulketa:

Fidantzak honako egunetan itzuliko dira:

  • Uztailak 7 eta 8
  • 17:30–20:30
  • Lekua: Seminarixoko leihatila

Garrantzitsua da azpimarratzea materiala emanda bezala egoera berean eta ezarritako ordutegian itzultzea ezinbestekoa dela. Baldintza horiek betetzen ez diren kasuetan, ez da zigilurik jasoko eta, ondorioz, fidantza galdu egingo da.