Jasotako eskaera bati erantzunez, Udalak herrian boluntario sare bat antolatu nahi du, erregularizazio prozesuan dauden herritarrei informazioa eta orientazioa eskaintzeko.

Helburua da boluntarioekin Ehundun (Mizpildi kalea 1) bulego ordutegi bat osatzea, egoera horretan dauden herritarrek behar duten informazioa izan dezaten.

Bilera: apirilak 21
Ordua: 18:00
Lekua: udaletxea