Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Koldo Eleizalde lehiaketaren 2026ko edizioa martxan jarri da. Aurten ere, Bergarako ikasleei eta herritar gazteei euskaraz sortzeko aukera zabala eskainiko zaie, lau generotan banatuta.

Parte-hartzaileek lau generotako lanak aurkeztu ahal izango dituzte:

  • Ipuin idatzia eta poesia
  • Komikia
  • Bertsoa
  • Interpretazioa eta kontaketa (entzunezko eta ikus-entzunezko formatuan)

Genero bakoitzean parte-hartzaileen jaioturtearen araberako kategoriak ezarri dira, eta kategoria horien arabera aldatzen dira bai lanen luzera, bai sariak.

Lanak aurkezteko azken eguna 2026ko apirilaren 17a izango da.

·       Grabazioak (ahozko kontaketa, interpretazioak, ikus-entzunezko lanak…)
Bergarako Udalaren webgunearen bidez aurkeztu behar dira, bertan eskuragarri dagoen formularioa betez eta artxiboak erantsiz.

·       Testuzko lanak (ipuina, poesia, komikia…)
Bi modutan entregatu ahal izango dira:

  • Webguneko formularioaren bidez
  • Paperean, Bergarako Udaletxeko Bergararren Arretarako Zerbitzuan (B@Z)

Lehiaketaren oinarriak, adibideak eta kategoria bakoitzaren baldintzak eskuragarri daude lotura honen bidez: https://euskara.bergara.eus/koldo-eleizalde-lehiaketa