Honako deialdi honen xedea da, lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez, TXOKO FEMINISTAKO KOORDINATZAILE lanetan aritzeko aldi baterako egoeran izendatuko den A2 taldeko funtzionarioa hautatzeko prozesua arautzea.
Izendapenaren ardatza izango da "Arrizuriaga eraikinean udala garatzen ari den bi proiektuak –kultur sorkuntzarako gunearen eta txoko feministaren proiektuak– zehaztu, hauek martxan jarri eta garatzeko Programa”k jasotzen duen Txoko Feministari dagokionaren ardura hartzea. Iraunaldiari buruz, Bergarako txoko feministako koordinatzailea aldi baterako funtzionario izendatuko da, lanpostua sortu eta behin betirako bete bitartekoa edo, horrelako erabakirik hartuko ez balitz, programa bertan behera lagatzen dela erabaki artekoa.
Lanpostua Udaleko Berdintasuneko teknikariaren ardurapean kokatzen da A2 taldean sailkatua dagoen Txoko feministaren lanpostua aldi baterako hornituko da.
Derrigorrezko C2-C2 (4) hizkuntza-eskakizuna dagokio, derrigorrezkotasun-data beteta duelarik.
Deialdi honetako lanpostuei honako ordainsariak dagozkie (lanpostua hau baloratu bitartean, betiere balorazioaren emaitzaren konturako izaerarekin, horren emaitzak izendapenaren lehen egunetik aplikatuko zaiolarik, dagozkion atzeraeraginekin):
Destino osagarria 21 mailari dagokiona eta berariazko osagarria 18.813,60 €
Deialdi honetako lanpostuak Bergarako Udaleko langileriaren Lanpostuen eginkizun eta ardura nagusiak Bigarren Oinarrian zerrendatzen direnak dira.
Lanegunak eta ordutegia Udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, udalean berdintasun alorrari egotzitako premiei erantzuteko goiz eta arratsaldeko jarduna ere izan dezakeela aurreikusita eta aste-bukaeretan (jaiegunak ere) lan egin beharra izango duelarik, zerbitzuak eskatzen duen malgutasunarekin eta ordutegi irregularraren izaerarekin erantzun beharko diolarik.
Espediente zenbakia:
2026LAAU0001
Deialdiaren xedea:
Lanpoltsa:
ez
Deialdiaren egoera:
