webmaster-k Ar, 2026-01-27 09:56-n bidalia
Bergarako Udalak 2026ko Aurrekontuak onartu ditu astelehen honetan ospatutako osoko bilkuran. Guztira, 33.035.135 euroko aurrekontua izango du Udalak urte honetarako, Horietatik 32.478.000 milioi euro Udalaren beraren aurrekontuari dagozkio; 560.036 euro Euskaltegiari; 500.000 euro Bihargintzari eta 5.000 euro Mizpirualderi.
Gobernu taldeak azpimarratu du aurrekontu hauek agintaldi hasieran diseinatutako lau urteko gobernu planaren barruan kokatzen direla, eta plangintza hori aurreikusitako moduan betetzen ari dela. “Helburua argia da: bergararren ongizatea hobetzea, udalerria orekatua eta jasangarria egitea, eta etorkizunerako oinarri sendoak finkatzea”, adierazi du Maite Usabiaga zinegotziak osoko bilkuran.
|
GASTU PARTIDA AIPAGARRIAK |
|
|
ARRIZURIAGA TXOKO FEMINISTA |
108.000 |
|
ARRIZURIAGA KULTUR PROIEKTUA |
91.000 |
|
BIDEGORRIA AZKEN FASEA |
250.000 |
|
UDALTZAINEN ALDAGELAK |
213.000 |
|
BIODIBERTSITATEAREN ZAINTZA |
75.000 |
|
MARTOKO (1 ETA BI FASEAK) |
725.000 |
|
HAINBAT URBANIZAZIO LAN |
590.000 |
|
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK (AGORRSIN) |
230.000 |
|
BASARTEKO UR BANAKETA |
70.000 |
|
KIROL EKIPAMENDUEN BERRITZEA |
50.000 |
|
AUZO BIDEEN KONPONKETA |
210.000 |
|
ADINEKOEN KONTSEILUA INDARTZEA |
9.000 |
|
EUSKARA ERREFORTZUAK |
26.000 |
|
ETXEZ-ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA |
1.292.846 |
|
KULTUR EKINTZAK |
335.771 |
|
HONDAKIN BILKETA ETA MAKONUNITATEKO ZERBITZUAK |
2.433.120 |
Udal Gobernuak azaldu duenez, aurrekontuek beherakada txiki bat dute 2025ekoekin alderatuta, aurreko urtean inbertsio estrategikoak gauzatzeko eskatutako maileguarekin lotuta. Mailegu horri esker abiatutako proiektuak 2026an eta 2027an exekutatzen jarraituko dira, aldi berean zorra itzultzen joanez. Horregatik, sarreren ataleko 2,5 milioi euro koiunturalak dira.
Arlo soziala eta herritarren zerbitzuak, lehentasun
Aurrekontuetan pisu berezia dute arlo sozialak eta herritarren zerbitzuek. Berdintasun politiketan egindako apustuari eusten zaio, aurrekontu osoaren %1 Berdintasun arlora bideratuta, eta Arrizuriagan Txoko Feminista martxan jartzeko baliabideak aurreikusi dira.
Era berean, etxez etxeko zerbitzuaren berrazterketarako eta zaintza plana garatzeko 31.000 euro bideratu dira; euskara errefortzuak berrantolatzeko 16.000 euro; eta Arrizuriagako kulturgunearen programazioa indartzeko (irailetik abendura) 35.000 euro. Kirolaren eta ongizatearen arteko lotura lantzeko diagnostiko eta sustapen neurriak garatzeko 27.500€ bideratuko dira.
Hirigintza, ingurunea eta auzoak
Hirigintzan, Martoko kaleko urbanizazioa izango da 2026ko proiektu nagusietako bat, 725.000 euroko inbertsioarekin, baita Martoko-Zubiarreko ardatzaren aurreproiektua ere. Ingurumen arloan, Agorrosingo instalazio fotovoltaikoetarako 230.000 euro bideratuko dira, eta mugikortasunean Antzuolarekiko bidegorriaren azken fasea gauzatuko da (200.000€)
Auzoetan, baserri bideen konponketan egindako lanekin jarraituko da, auzo-taxi zerbitzua 20.000 eurora igota, Osintxuko biziberritze aholkularitza mantenduta eta auzoetako birgaitze proiektuetarako partida 30.000 eurora handituta: “Iaz baserri bideen konponketan egindako inbertsio handien ildotik jarraitzen dugu. Inbertsio horien helburua udalerri osoaren oreka eta kohesioa sendotzea da, landa eremuko herritarren beharrei ere erantzuteko”, gaineratu du Usabiagak.
Elkarrizketa eta lehentasunak
Udal Gobernuak nabarmendu du aurrekontuak lantzeko prozesuan oposizioarekin elkarrizketa egon dela, eta bideragarriak izan diren proposamen batzuk txertatu direla. Gaineratu duenez, herriaren beharretan adostasuna egon arren, lehentasunak markatzeko moduan eta herri proiektuaren ikuspegian desberdintasunak daude. Hala ere, oposizioak proposatutako hainbat neurri sartzea erabaki du udal gobernuak, Aurrekontuak osatzeko helburuarekin.
Gobernuaren esanetan, “Aurrekontu hauekin bergararren bizi-kalitatea hobetzen jarraitu nahi dugu, arlo guztietan aurrera eginez, eta betiere gure herriaren etorkizuna buruan izanik. Proiektu errealistak dira, arduraz landuak, eta herritarren beharrei erantzuteko pentsatuak”.

