Espediente zenbakia: 
2025LAAU0016
Deialdiaren xedea: 

Honako deialdi honen xedea da, lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez, TXOKO FEMINISTAKO KOORDINATZAILE lanetan aritzeko aldi baterako egoeran izendatuko den A2 taldeko funtzionarioa hautatzeko prozesua arautzea.
Izendapenaren ardatza izango da "Arrizuriaga eraikinean udala garatzen ari den bi proiektuak –kultur sorkuntzarako gunearen eta txoko feministaren proiektuak– zehaztu, hauek martxan jarri eta garatzeko Programa”k jasotzen duen Txoko Feministari dagokionaren ardura hartzea. Iraunaldiari buruz, Bergarako txoko feministako koordinatzailea aldi baterako funtzionario izendatuko da, lanpostua sortu eta behin betirako bete bitartekoa edo, horrelako erabakirik hartuko ez balitz, programa bertan behera lagatzen dela erabaki artekoa.
Lanpostua Udaleko Berdintasuneko teknikariaren ardurapean kokatzen da eta eginkizun eta ardura nagusiak Bigarren Oinarrian zerrendatzen dira.
Deialdi honetako lanpostuak lan-jardun osoa izango du eta 41.569,15 euroko soldata izango du, baloratu bitartean, betiere balorazioaren emaitzaren konturako izaerarekin, horren emaitzak izendapenaren lehen egunetik aplikatuko zaiolarik, dagozkion atzeraeraginekin.
Lanpostuak derrigorrezko 4. hizkuntza-eskakizuna du, derrigorrezkotasun-data beteta duelarik.
Lanegunak eta ordutegia Udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, udalean berdintasun alorrari egotzitako premiei erantzuteko goiz eta arratsaldeko jarduna ere izan dezakeela aurreikusita eta aste-bukaeretan (jaiegunak ere) lan egin beharra izango duelarik, zerbitzuak eskatzen duen malgutasunarekin eta ordutegi irregularraren izaerarekin erantzun beharko diolarik.
Hautaketa-prozesua gainditu bai baina hautatua izatea lortzen ez duten izangaiek barne erabilera izango duen lan-poltsa bat osatuko dute, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta egongo dena. Lan-poltsa hori erabili ahal izango da alorreko erdi mailako teknikari lanpostu baterako edo antzeko enplegatu ez-finkoen beharrak betetzeko eta, eta ez zaie beste administrazioei lagako.
Oinarri hauetan aurreikusten ez direnetan, eta behin-behineko egoerarekin bateragarri denetan, Udalaren lan-hitzarmena aplikatuko zaie.

Lanpoltsa: 
bai
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
Oinarriak: 
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 
2025-12-15
Deialdiaren egoera: