Oinarrien xedea da, KALE GARBIKETAKO ZERBITZUKO ARDURADUNAREN LAGUNTZAILE BAT aldi baterako izendatzeko hautaketa prozesua arautzea.
Lanpostu honek euskararen ezagutzan B2B2 Hizkuntza Eskakizuna (2.HE) du derrigorrezkoa.
Izendapenaren baldintzak ondorengoak izango dira:
Iraupena izango da 2025eko abenduko hirugarren astean hasi eta programaren iraupenerako da (hasiera batean urtebetekoa eta ondoren luzagarria, lanpostua sortu eta betetzea erabakiko balu udalak).
% 100eko lan-jarduna.
Soldata gordina: urteko 34.495,99 euro.
Lanegunak eta ordutegia Udalak urtean-urtean finkatutakoak izango badira ere ezaugarri hauek ditu:
Ordutegian flexibilitatea izatea (disponibilitatea garrantzizkoa) eta ordutegia: 8:30etik aurrera hasita eta 7:18 orduko lan-jarduna izatea.
Lanpostua eta ardura hauek berriak izanda, ordutegia lanpostua definitu arte eta horren arabera aldatzen/finkatzen joango da.
Jai eta egun berezietan antolatzen diren egitarauek eskatzen duten langile-premiari erantzuteko lan egin beharko du; adibide gisa, Bergarako jaietan, San Martin jaietan, San Martzial jaietan, Erramu Zapatuan eta antzerako jaietan; horiek guztiak egutegian aurreikusiko dira. Asteburu batzuetan ere lan egingo du, horrela beharrez gero.
Oinarri hauetan aurreikusten ez direnetan, eta behin-behineko egoerarekin bateragarri denean, Udalaren lan-hitzarmena aplikatuko zaio.
Deialdi honekin ez da lan-poltsarik osatuko.
