webmaster-k Ar, 2025-09-30 09:29-n bidalia
Bergarako Udalak, Ortzadar Fundazioaren laguntzaz, "Nerabeak eta osasun mentala" hitzaldia antolatu du. Ekimen hau 12 eta 18 urte bitarteko seme alabak dituzten gurasoei zuzenduta dago, eta helburua da nerabeen garapen emozionala hobeto ulertzen laguntzea, baita gurasoek euren seme alabei babesa eta laguntza eskaintzeko tresnak eskuratzea ere.
Hitzaldian hainbat gai jorratuko dira, hala nola nerabeak babesteko eta laguntzeko moduak, gurasoen kezka ohikoenak, adimen emozionalaren garrantzia eta gatazken kudeaketa. Gai horiek guztiak modu praktikoan eta gertutik landuko dira, gurasoek euren egunerokoan aplikatu ahal izan ditzaten.
Saioa urriaren 7an, asteartean, izango da, 18:00etan Seminarixoan, eta Ortzadar Fundazioko kideek gidatuko dute. Hitzaldia euskaraz eskainiko da.