webmaster-k Al, 2025-07-07 11:30-n bidalia
Bergarako Udalaren laguntzarekin, Ndank Ndank elkarteak eta Bergarako Gaztelekuak elkarlanean antolatu dute gazteen kulturartekotasuna sustatzeko bidaia berezi bat, 2026ko udarako aurreikusita dagoena. Ekimen honen helburu nagusia da gazteen artean kulturarteko ikuspegia zabaltzea eta herri mailan lanketa sakonago bat egitea.
Bidaia hau 2009an jaiotako eta Bergaran erroldatutako gazteei zuzenduta dago. Gazte hauek 2024/25 ikasturtean zehar kulturartekotasunaren inguruko lanketa ezberdinak egin dituzte ikastetxeetan, eta horrek bultzatu du bidaia hau beraiekin planteatzeko ideia. Hezkuntza formala eta esperientzia pertsonala uztartuz, gazteek aukera izango dute beste kultura batetik ikasteko eta euren ikuspegia zabaltzeko.
Antolatzaileek argi utzi dute bidaia hau ez dela ohiko opor-bidaia izango. Parte hartzaileek bidaia aurretik eta ondoren jarduera osagarriak eta sentsibilizazio ekintzak antolatu beharko dituzte. Horrela, esperientzia ez da momentukoa izango, baizik eta prozesu hezitzaile eta komunitario baten parte izango da.
Bidaia 2026ko udan egingo da, ekainaren bukaeran edo uztailaren hasieran. Data zehatzak eta egitaraua aurrerago zehaztuko dira, baina dagoeneko lanean ari dira prestaketa fasean.
Interesdunek informazio gehiago aurki dezakete Ndank Ndank elkartearen eta Bergarako Gaztelekuaren webguneetan eta sare sozialetan. Izena emateko, hurrengo loturan egin daiteke:
Galdetegia: https://forms.gle/aEY26qX7FtqMAtM79