Bergarako helduen Danborrada 2025 irailaren 15ean ospatuko da, astelehenean, gaueko 22:30ean, Udal biltegitik abiatuta. Parte hartu nahi duten taldeek uztailaren 15a baino lehen eman beharko dute izena.

Izen-emateko baldintzak:

·      Taldearen izena, kide kopurua, danborra ala barrika joko duten eta zuzendariaren kontaktua (izen-abizenak eta telefonoa) udaletxera jakinarazi behar dira.

·      Talde berriek izena emateko mezua bidali behar dute helbide honetara: gazteria@bergara.eus.

·      Aurreko urteetan parte hartu dutenek WhatsApp taldeko galdetegia bete beharko dute.

Entseguak:

·      Irailaren 1ean: Zuzendarien entsegu orokorra (Zabalotegi aretoan, 18:00etan).

·      Irailak 2: Danbor joleen entsegua.

·      Irailak 3: Barrika joleen entsegua.

·      Irailak 8, 9, 10 eta 11: Entsegu bateratuak.

Entsegu guztiak 20:00etan izango dira Seminarioko karpan.

Taldearen osaera:

·      Talde bakoitzak 20 eta 30 lagun artean izan beharko ditu (zuzendaria eta bandera eramaleak aparte).

·      Parte hartzaileek gutxienez 18 urte izan beharko dituzte edo urte horretan beteko dituzte.

·      Talde bakoitzak gehienez bi bandera eraman ahal izango ditu, eta bandera eramaleak taldeak berak lortu beharko ditu (gomendagarria: emakume bat eta gizon bat).

Beste baldintza batzuk:

·      Zuzendariek haurren entseguetan laguntzeko konpromisoa hartzen dute.

·      Talde guztiek ordezkari bana izendatu beharko dute antolaketa lan taldeetan parte hartzeko.

Eguraldiaren aurreikuspena:

·      Eguraldi txarra egin arren, danborrada irtengo da.

·      Talde bakoitzak erabakiko du irten ala ez, baina gutxienez 20 lagunek parte hartu beharko dute.

·      Euria eginez gero, udalak pontxo gardenak banatuko ditu parte hartzaileen artean.

 

Izena emateko galdetegia: https://forms.gle/pjstrtYpG7rP6F3m9