webmaster-k Or, 2025-06-13 14:18-n bidalia
Gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordearen bisita izan dugu Laboratorium Museoan. Bisitaren baitan, batzordeko ordezkaritzari museoko erakusketak erakutsi dizkiegu eta gure jardunaren inguruan aritu gara.
Bisitan zehar, azken hamar urteotan Laboratorium Museoak izan duen ibilbideaz aritu gara, eta denbora tarte horretan garatu diren proiektu eta jardueren berri eman diegu. Hortaz gain, museoak gaur egun dituen erronka nagusiak eta helburu estrategikoak ere aurkeztu dizkiegu.
Laboratorium Museoaren ildo estrategikoak aurkeztu dizkiegu; gure izatearen egonkortasuna, garapena eta gizartearekiko lotura indartzeko helburuez aritu gara. Etorkizunera begira ditugun proiektu nagusiek ere izan dute tartea. Bereziki zientzia, kultura eta gizartea uztartzeko elkargune izateko daukagun konpromisoak.
Bisita aukera paregabea izan da elkar ezagutza sustatzeko, lankidetza berriak irudikatzeko eta museoaren misioa eta ikuspegia partekatzeko. Eskertuta gaude erakutsitako interesagatik eta ezagutzera emateko eskainitako aukeragatik.
Eskerrik asko Ima Garrastatxu, Josu Aztiria, Estibaliz Canto, Oihana Etxebarrieta, Garikoitz Mendizabal, Rebeka Ubera, Irune Zuluaga eta Zelai Nikolas.
Laboratorium Museoak, jakintza eta berrikuntza bultzatzeko bere ahaleginean, gizarteari teknologia aurreratuen eta etika arloko hausnarketaren inguruko ikuspegi zabala eskaintzen jarraitzen dihardu. Museo hau ezagutza eta berrikuntzaren motor gisa ari da lanean. Historian zehar izandako ekarpen horiek gogoratuz, etorkizunera begira jarraitzen du, gizarte hobe eta jakintsuago baten alde lanean.