webmaster-k Az, 2025-06-11 15:57-n bidalia
Ostiral honetan, ekainaren 13an, 19:00etan, Aroztegi aretoan XXXIII. Kirol Argazki Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia ospatuko da. Ekitaldi honekin batera, lehiaketan aurkeztutako argazkiekin osatutako erakusketa inauguratuko da, eta ekainaren 13tik 29ra bitartean egongo da ikusgai.
Erakusketaren ordutegia honakoa izango da:
• Asteartetik ostiralera: 18:00 - 20:30
• Larunbatetan: 12:00 - 14:00 eta 18:00 - 20:30
• Igandeetan: 12:00 - 14:00
Udaleko Kirol zerbitzua sortu eta gutxira jarri zen martxan Kirol Argazki Lehiaketa, hasieratik helburu bikoitzarekin: batetik, kirol argazkilaritza sustatzea eta, bestetik, udaleko kirol programetan, karteletan eta bestelako publikazioetan erabiliko zen material grafikoa biltzea.
Hasiera batean Pol Poleko argazki taldearekin elkarlanean antolatzen zen; urte batzuk geroago, Arizondo Argazki Elkarteak hartu zuen antolaketa ardura, eta orduan lehiaketa bi urtetik behin antolatzen hasi ziren, Bergara Hiria eta Kirol Argazki Lehiaketa tartekatuz.
SARIAK (bi kategoriatan):
o Lehen saria: 230€ eta garaikurra
o Bigarren saria: 200€ eta garaikurra
o Hirugarren saria: 170€ eta garaikurra
o Lehen emakumea : 150 eta garaikurra
o Herriko onena: 150€ eta garaikurra