Bergarako Udalak lehen balorazio positiboa egin du aurtengo Pentekoste jaien inguruan. Egitarau oparoa eta anitza izan da, adin guztietarako jarduerak eskainiz, eta herritarrek zein bisitariek parte hartze handia izan dute egun guztietan.

Ekitaldi nagusiek jendetza handia bildu dute eta oro har jaiek normaltasunez eta giro onean egin dute aurrera. Zentzu horretan, eraso matxisten arreta gunean ez da kasurik artatu, eta oraingoz Udalak ez du beste eragileen aldetik informaziorik jaso beste kasu batzuen inguruan.

Udaletik eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu jaiak antolatzen lagundu duten elkarteei, boluntarioei, bergararrei eta Udaleko langileei eta zerbitzuei, euren lana ezinbestekoa izan baita dena ondo joateko.

Pentekosteek berriz ere erakutsi dute Bergara herri bizia eta partehartzailea garela. Eskerrik asko guztioi!