webmaster-k Og, 2025-06-05 15:29-n bidalia
Bergarako Udalak, Gautena elkartearekin elkarlanean, neurri bereziak hartuko ditu aurten ere barraken gunea inklusiboagoa izan dadin eta behar bereziak dituzten herriko eta inguruko haurrek jaietako esperientziaz gozatu ahal izan dezaten.
Horretarako, jaietako igandean eta astelehenean, 17:00etatik 19:00etara, barraken gune osoan ez da musikarik ezta sirena zaratatsurik jarriko. Ingurune lasaia eskainiz, haur horiek barraketan egoteko espazio atseginagoa izango dute.
Gainera, barraketako arduradun eta langileek lehentasuna emango diete ilaran dauden eta behar bereziak dituzten haurrei, beraien premia bereziei erantzunez eta esperientzia ahalik eta atseginena izan dadin bermatuz.