Honako deialdi honen xedea da, lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez, hutsik dauden OBRA ETA ZERBITZUETAKO BRIGADARAKO ELEKTRIKARI OFIZIAL BI lanpostu betetzea.
Lanpostua sailkapeneko C sailkapen-mailan C2 azpitaldekoa da, eta 10. mailari dagokion soldata-maila du.
Halaber, 2. hizkuntz eskakizuna dagokio, derrigorrezkoa.
Lan-kontratua lan-jardun osokoa izango da.
Lanegunak eta ordutegia udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, betiere lanpostuaren izaeraren eta zerbitzuaren premien araberakoak; adibide gisara, Bergarako jaietan, San Martin jaietan, San Martzial jaietan, Erramu Zapatuan eta horrelako jaietan antolatzen den egitarauak eskatzen duen langile-premiari erantzuteko lan egin beharko du, guztiak bere egutegian aurreikusitako direlarik.
Hautaketa-prozesua gainditu bai baina lanposturako kontratu finkoa lortzen ez duten izangaiek lan-poltsa bat osatuko dute, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta egongo dena. Lan-poltsa hori erabili ahal izango da behin-behineko elektrikari ofizial edo udalean profil horrekin asetu daitezkeen aldi baterako kontratazio-premiei erantzuteko.
Espediente zenbakia:
2025LAAU0006
Deialdiaren xedea:
Lanpoltsa:
bai
Deialdiaren egoera: