webmaster-k Az, 2025-05-28 15:48-n bidalia
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Bergarako Udalari Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2022ko ekainaren 3ko Aginduaren aurrean. Bertan, Valogreene Paper SL enpresak Larramendi industrialdean sustatutako kareharrizko materiala ekoizteko instalazioari baimena ematen zion Jaurlaritzak.
Epaiak dio hurrengo bi erabakiak ez diatozela zuzenbidearekin bat, eta, horregatik, baliogabetu egiten ditu:
– Proiektuari ingurumen inpaktuaren adierazpena eman eta ingurumen baimen integratua onartzen zuen ebazpena.
– Ebazpen horren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesten zuen beste erabakia.
Gainera, ebazpen judizialak prozeduraren kostuak Eusko Jaurlaritzari ezartzen dizkio.
Bergarako Udalak oso positibotzat jo du epai hori, zalantzan jarri baititu Eusko Jaurlaritzak ingurumen baimen bateratua ematerakoan jarraitu dituen prozedurak.