Bergarako Txoko Feminista sortzeko prozesuak laugarren saioa egingo du maiatzaren 30ean. Oraingoan, eztabaidagai izango da zein gobernantza eta partaidetza eredu nahi den etorkizuneko etxerako. Saioa maiatzaren 30ean izango da, ostirala, 18:00etatik 20:30era, Udaletxeko Pleno Aretoan.

Helburua da herritarren ekarpenak jasotzea eta modu parte hartzailean erabakitzea etorkizuneko Txoko Feministaren funtzionamendua eta antolaketa. Saioa irekia izango da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Jardunaldia amaitu ondoren, ikasturteari amaiera emateko mokadutxo bat eskainiko da parte-hartzaile guztientzat.

Informazioa eta izen-emateak:
berdintasuna@bergara.eus
943 779 145 / 688 811 760
www.bergara.eus