Bergarako Udalak Munabeko bidearen hobekuntza lanak abian jarriko ditu Angiozarren, bertako sarbideak hobetzeko eta segurtasuna bermatzeko helburuarekin. Luis Mari Alberdi Agirre aparejadoreak idatzi du lanen proiektu teknikoa, eta guztira 138.220,33 euroko aurrekontua izango dute. Lanak burutzeko epea bi hilabetekoa izango da.

Munabeko bidea, Angiozarko auzotik abiatzen dena eta Munabe izeneko etxeraino doana, hainbat hobekuntza jasoko ditu. Proiektuan hiru tarte nagusi bereizten dira:

·       1. tramoa: Hilerriaren aurretik Munabeko laua izeneko tramora arte, 665 metroko luzera du eta bertan lur azpiko zikina kendu eta zoladura berria ezarriko da.

·       2. tramoa: Olaiturri eta Ugarte erreken arteko gunea, 75 metroko luzera du eta hormigoi bidezko zoladura izango du.

·       3. tramoa: Munabeko zentrala izandako Argietxia eraikineraino, 45 metroko luzera eta zoladura berria aurreikusten dira.

Proiektuak, gainera, uraren bilketa eta hustuketa hobetu eta bidearen azpiegitura indartzeko hainbat neurri aurreikusten ditu, hala nola, hormigoizko baretzeak, ur bilketa sistemak eta sumidero berriak.

Bergarako Udaleko Markel Azkargorta zinegotziak azpimarratu du lan hauek funtsezkoak direla Angiozar auzoko sarbideak hobetzeko eta bertako bizilagunen segurtasuna bermatzeko. Horrez gain, auzoguneetan hobekuntzak egitearen garrantzia ere nabarmendu du.