webmaster-k Og, 2025-05-08 08:39-n bidalia
Bergarako Udalak jakinarazten du maiatzaren 10ean Gorlako Rally Igoera ospatuko dela, eta horrek eragina izango duela trafikoan herrian.
Aparkaleku eta trafikoaren murrizketak:
· Aranerreka 2tik gorako aparkalekuak: Aparkaleku horiek libre egon beharko dute, antolatzaileen erabilerarako.
· Trafiko mozketak: Iriburu kalera ezin izango da kotxez joan 13:30etik 18:30era bitartean.
· GI-3750 errepidearen itxiera: Gorlarako igoera itxita egongo da ordutegi berean, 13:30etik 18:30era.
Udalak herritarren laguntza eskertzen du eta sor daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatzen du. Bidaiak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu, eragozpenak saihesteko.