Bergarako Udalak 2025eko udarako aisialdi eta kirol jardueren eskaintza zabala aurkeztu du. Helburua da haur eta nerabeei aisialdi hezitzaile eta aktiboa eskaintzea, euskaraz eta lagun artean, udalerriko instalazio ezberdinak eta ingurune naturala baliatuz.

Aurten ere, eskaintza oparoa izango da: udaleku irekiak, kirol kanpusa, igeriketa ikastaroak, eskalada eta beste hainbat kirol jarduera.

Maite Usabiaga zinegotziaren hitzetan, helburua anitza izatea bada ere, eta horretarako izaera desberdineko ekintzak antolatuko ditugu, ‘Udakikuka’ren asmoa badal lerro pedagogiko bateratu batzuk jarraitzea eta haurrek udaran euskaraz aritzeko espazioak sortzea, harreman berriak egiteko aukerak eskainiz eta balioetan heziz”.

Informazio guztia hurrengo loturan kontsulta daiteke: https://bergara.eus/eu/node/18115

Udaleku irekiak: hezkuntza eta dibertsioa uztartuz

Bergarako udaleku irekiak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitartean egingo dira, parte-hartzaileei 3 edo 4 asteko egonaldia aukeratzeko aukera eskainiz. Jarduerak goizez izango dira (10:00etatik 13:00etara).

Parte hartzeko baldintzak:

  • 2013-2020 artean jaiotako haurrek izena eman dezakete.
  • Haurrak Bergaran erroldatuta egon beharko dira edo udaleku garaian bertan bizi (familiarekin edo harrera familiarekin).

Angiozarren eta Osintxun ere udalekuak eskainiko dira, gutxienez 12 haurreko taldeak osatuz gero.

Izen-ematea:

  • Apirilaren 28tik maiatzaren 15era.
  • Online (www.bergara.eus) edo aurrez aurre (Udaletxean-B@Z eta Liburutegian).

Prezioak:

  • 3 aste: 89 € (tarifa sozialarekin 42 €).
  • 4 aste: 112 € (tarifa sozialarekin 54 €).
  • Hirugarren seme-alabatik aurrera: doakoa.

Tarifa soziala eska daiteke baldintza ekonomiko jakinak betetzen badira.

 

Uda Kirol Kanpusa: kirola eta aisialdia uztartuz

2025eko udako kirol kanpusa 2012-2016 artean jaiotako haurrei zuzenduta dago, eta helburua da jarduera fisikoaren bidez bizimodu osasuntsua sustatzea.

Kanpusaren ezaugarriak:

  • Kirol anitzeko jarduerak: piraguismoa, beisbola, hockeya, irristaketa, badmintona, eskubaloia, saskibaloia, futbola, tenisa, natur jarduerak eta ur jolasak.
  • Agorrosingo instalazioak eta ingurua izango dira erreferentzia gune nagusiak.

Izen-ematea:

Prezioak:

  • 3 aste: 89 € (tarifa sozialarekin 42 €).
  • 4 aste: 112 € (tarifa sozialarekin 54 €).

Izena emateko lehentasuna Bergaran erroldatuek izango dute. Behin behineko zerrendak maiatzaren 13an argitaratuko dira, eta, behar izanez gero, maiatzaren 14an zozketa egingo da.

 

Udako igeriketa kanpaina eta gazteentzako kirol eskaintza berezia

Igeriketa kanpaina:

  • 2013-2021 artean jaiotakoentzat.
  • Bi txanda:
    • 1. txanda: ekainaren 23tik uztailaren 4ra.
    • 2. txanda: uztailaren 7tik 18ra.
  • Ordutegiak: 16:00etatik 18:15era, talde mailaren arabera.

Prezioak:

  • Abonatuak: 40,21 €.
  • Ez abonatuak: 82,03 €.

Maila egiaztatzeko, behar izanez gero, froga bat egin beharko da Agorrosinen.

 

Gazteentzako udako kirol kanpaina:

  • 2007-2013 artean jaiotako gazteei zuzenduta.
  • Multi-training saioak: areto txirrinda, kros fita, TRX, eskalada eta padel ikastaroak.
  • Prezioak aldatu egiten dira jardueraren eta abonatu izatearen arabera.

Izen-emateak:

  • Apirilaren 25etik maiatzaren 6ra.
  • Online (www.bergara.eus) edo Agorrosinen bertan.

 

Informazio gehiago eta izen-ematea:

 

Eranskinak: