Espediente zenbakia: 
2024LAAU0025
Deialdiaren xedea: 

Oinarri-arau hauen helburua da hutsik dagoen “Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako Udaltzain Agente Lehena” postua hornitzeko deialdia egin eta hautaketa-prozedura arautzea.
Deitutako plaza-kopurua handitu ahal izango da, hautaketa-prozesu hau garatzean edozein arrazoirengatik udalean agente lehena kategoriako beste lanpostu hutseren bat gehiago suertatuko balitz.
Lanpostu-kopuru handitze hori alkatearen erabakiaren bidez egingo da, eta Udaleko Iragarki Taulan eta udaleko web-orrian argitaratuko da.
Kopuru-handitze horiek ere oinarri hauen arabera arautuko dira, eta, nolanahi ere, prozesu honen oposizioaldi osoa gainditu dutenen pertsonen zerrenda argitaratzeko izapidea egin aurretik xedatu beharko dira.
Bergarako Udalean, emakume eta gizonen arteko berdintasun printzipioa aitortzen da.

Lanpoltsa: 
ez
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
GAOn noiz argitaratua: 
2025-01-16
Oinarriak: 
Oharrak: 

Hauta-prozesuan parte hartzeko eskabideak Bergarako Udaleko “Udal lan eskaintza” ataletik modu elektronikoan aurkeztuko dira, deialdiaren iragarpena ESTATUKO ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta gehienez ere hogei (20) laneguneko epean.

Deialdiaren egoera: