Espediente zenbakia: 
2024LAAU0024
Deialdiaren xedea: 

Honako deialdi honen xedea da jabetzan betetzea, lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez, Udaleko Obra eta Zerbitzuetako teknikaria postua, Administrazio Berezia eskalakoa, Teknikarien azpieskalakoa eta Erdi Mailako Teknikarien klasekoa eta A2 taldean sailkatua, Bergarako Udaleko pertsonal funtzionarioaren taulan bete gabe dagoena.
Lanpostua Obra eta Zerbitzuetako Departamentuan sartuko da eta izango dituen eginkizun eta ardura nagusiak 2. oinarrian zerrendatzen dira.
Deialdiko lanpostuak Bergarako Udaleko langileriaren lan-harremanak arautzen dituen hitzarmenak jasotako Ordainsarien Taulako 15. maila du, eta derrigorrezko 4. hizkuntza-eskakizuna, derrigorrezkotasun-data beteta duelarik.
Plazaren dedikazio-erregimena egun duena da: “lanaldi luzatua eta erabateko baliagarritasuna”. Lanaldia udalak urtean-urtean finkatzen duena izango da, betiere lanpostuaren izaera eta premia espezifikoak aintzat harturik.
Plaza honen balorazioa egin gabe dago eta balorazioaren atzeraeraginak izendapenaren lehen egunetik aplikatuko dira.
Azterketen faseko ariketa kanporatzaileak gainditu dituzten hautagaiek deialdiko plazen kopurua gainditzen badute, soberakoen zerrenda erabili ahalko da lanpostu berdinetan edo antzekoetan enplegatu ez finkoen beharrak betetzeko.

Lanpoltsa: 
bai
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
GAOn noiz argitaratua: 
2025-01-16
Oharrak: 

Eskabideak, behar bezala beteta, Bergarako Udaleko “Udal lan eskaintza” ataletik modu elektronikoan aurkeztuko dira, deialdiaren iragarpena ESTATUKO ALDIZKARI OFIZIALEAN publikatzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta gehienez ere hogei (20) laneguneko epean.

Deialdiaren egoera: