Espediente zenbakia: 
2024LAAU0017
Deialdiaren xedea: 

Honako deialdi honen xedea da jabetzan betetzea, lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez, Udaleko Euskara zerbitzuburu lanpostua, Administrazio Berezia eskalakoa, Teknikarien azpieskalakoa eta Erdi Mailako Teknikarien klasekoa eta A2 taldean sailkatua.
Lanpostua Udaleko Euskara Departamentuan sartuko da eta eginkizun eta ardura nagusiak Bigarren Oinarrian zerrendatzen direnak dira.
Deialdiko lanpostuak Bergarako Udaleko langileriaren lan-harremanak arautzen dituen hitzarmenak jasotako Ordainsarien Taulako 16. maila du, eta derrigorrezko 4. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-data beteta duelarik.
Plazaren dedikazioari dagokionez lan-jardun osoa du eta urteko lanaldia udalak urtean-urtean finkatzen duena izango da, betiere lanpostuaren izaera eta premia espezifikoak aintzat harturik. Egun edo egiteko batzuetarako goiz eta arratsaldeko jarduna ere izan dezake.
Hautaketa-prozesua gainditu bai baina funtzionario izendatzen ez diren izangaiek lan-poltsa bat osatuko dute, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta egongo dena. Lan-poltsa hori erabili ahalko da Euskara Departamentuko enplegatu ez-finkoen beharrak betetzeko.

Lanpoltsa: 
bai
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
GAOn noiz argitaratua: 
2024-08-19
BOEn argitaratua: 
2024-09-13
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 
2024-10-15
Oharrak: 

Eskabideak, behar bezala beteta, Bergarako Udaleko “Udal lan eskaintza” ataletik modu elektronikoan aurkeztuko dira, deialdiaren iragarpena ESTATUKO ALDIZKARI OFIZIALEAN publikatzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta gehienez ere hogei (20) laneguneko epean.

Onartu eta baztertuak
Hautaketa frogak eta merituen balorazioa
Azterketak
Merituen balorazioa
Deialdiaren egoera: