Bergarako Udala-k Or, 2023-04-28 12:27-n bidalia
Auzo-taxi programarako diru-laguntzen oinarriak argitaratu dira. Laguntza hauen xedea da garraio publikoko zerbitzu erregularra erabiltzerik ez duten landa-auzoetako biztanleei udalerri barruan bidaiatzeko taxia erabiltzeagatik diru laguntzen emakida arautzea. Eskabide-orriak aurkezteko epea irekita egongo da partidan dagoen dirua agortu arte eta gehienez ere 2023ko abenduaren 31ra arte.
Eskaera egin dezakete eta onuradun izan daitezke jarraian zehazten diren baldintzak eskaera aurkezten duten egunean betetzen dituzten pertsona fisikoak:
- Bergaran erroldatuta egotea
- 18 urtetik gora izatea, edo 12-18 urte bitartekoa izanda gurasoen edo tutoreen baimena izatea.
- 38/2003 Legeak (Diru laguntzen Lege Orokorrak) 13. artikuluan aurre ikusten dituen debekuetako batean ere sartuta ez egotea.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
- Bergarako Udalarekin inongo motatako zorrik ez izatea eta betebehar fiskaletan, zergatan eta, zergaz aparte, tasetan eta prezio publikoen ordainetan egunean egotea. Bergarako Udalak ofizioz egiaztatuko du elkartea Bergarako Udalarekin egunean dagoela.
Diruz lagunduko dira honako baldintza hauek betetzen dituzten bidaiak:
- Udalerri barruan egindako bidaiak (beraien etxe bizitzatik erdigunera –kaskora–, beste landa-auzo batera edo –soilik Angiozarkoen kasuan– Elgetako anbulatorioaren ordutegian Elgetara; eta baita alderantzizko norabidean ere).
- Bidaia horiek Bergarako taxi-lizentzia izan eta Bergarako Udalarekin programa honetarako hi tzar mena sinatu duten taxilariekin egitea. Horretarako, diru-laguntzaren eskubidea onartzen denean eman go den txartel identifikagarrian deia egite ko edota whatsapp-a bidaltzeko telefono-zenbakia jasoko da.
- Bidaiak egitea deialdia argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta gehienez ere 2023ko abenduaren 31ra arteko epean, ez baldin bada aurrez agortu diru-laguntza hauetarako aurreikusita zegoen dirua.
- Egindako ibilbideak hauek izatea: I. eranskinean jasotako auzo bateko etxe bizitza batetik erdigunera –kaskora–, beste landa-auzo batera edo –Angiozarkoek soilik– Elgetako anbulatorioko ordutegian Elgetara, edota alderantzizko norabidean.
- Bidaiak honako egun eta orduen barruan egitea (abuztuan izan ezik): Astelehenetik ostiralera: 7:30 - 20:30. Larunbatetan: 09:00 - 20:30. Igande eta jaiegunetan egindako bidaiak ez dira diruz lagunduko, ezta abuztuan egindako bidaiak ere.