Antxintxika krosa egingo da Bergaran, bihar, zapatua. Hori dela eta, arratsaldeko 15:00etatik 18:30era Ibargarai kalea 2 eta 38 zenbakien artean (palmeradun errotonda arte) eta Zurradero kalea moztuta egongo dira.
Ibargari kaleko 9. zenbakiaren aurreko autobus geltokia eta Katabiakoa ez dira erabilgarri egongo, eta geltoki nagusia eta IAT parekoa erabiliko dira.

Emergentzietarako pasoa bermatuta egongo da aldioro, aitzitik, herritarrei gomendatzen zaie ezinbestekoa ez bada, ordu tarte horretan auto partikularrak ez erabiltzea.

Kirol proban parte hartuko duten kirolariak Ernai kaletik sartuko dira Bergarara. Eta ondoren ibilbide hau egingo dute: Lizaria, Boni Laskurain, Oxirondo, Herrilagunak, Zurradero, Ibargari, Ibargaraiko palmeradun biribilgunean buelta, Ibargarai, Fraiskozuri, Irizar eta Irala.